inprimatu
Imanoltxo
Izenburua:
Imanoltxo
Sinadura:
Luken Larreategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larreategi, Luken

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 II
Orrialdea:
81

Imanoltxo

 

Larreategi'tar Luken

 

                       (Lantegi'ko lagun izandako, Miren Edurne Furundarena'ri,

                                 ama egin dan egun zoriontsu ontan. 1960-I-17).

 

 Oroituko aizela uste diņat,

 bada oroimen ona den.

 nola ezagutu niņan, aitakin,

 arako lante-i baten...!

 

 Ta laguntasunak eman ziņaken

 ausardiari. etitsi eziņ,

 luzatu niņunan kidetasun ori,

 ire ama eta nebarekin!

 

 Alai bizi ziņatenean, Goitik:

 Imanol: ia ire lekura!

 Jaungoikoaren deia entzutean,

 egaz egin ziņan Zerura!

 

 Ala ere, gurasoak, zenbat miņ,

 negarraldi ta inka...!

 Ire kutunak ain itun ikustean

 asi itzanan deika:

 

 Ezkondu ta seme bat emaidazu,

 Jaun Alguztiduna!

 Nolabait ordainduz, gazterik,

 kendu ziguzuna!

 

 Eta orra nun. Amiano mirabeak

 —egazka Paris'dik (?)—

 nola loretu diņan seaskatxoa,

 aur ederra utzirik!

 

 Aitaren seme laztan: aitait

 amamen billoba goxo.

 Ire erditze-miņen saria,

 ara or zuen IMANOLTXO!

 

 


inprimatu