Aur
Vicente Huidobro
euskaratzailea: Ayalde
Chile'ko Vicente Huidobro olerkaria (1893-1948) «Creacionismo» deritzan
eskolaren sortzaillea omen da.
Bere aberkide Antonio de Undurraga'k (poeta bikaiña au ere) liburu bat
antolatu zun Huidobro'ren lan nabarmenenak azaltzen, itzaurre luze ta oso
jakingarri batekin. (Editorial Aguilar «Vicente Huidobro. Poesía y prosa.
Antología», 1957).
Liburu ortatik olerki errezenetatik iru auek bereizi ditut euskerara
biurtzeko: «Niño», «Mar Mar» eta «Molino».
Ayalde
Etxe hura
Aldian ezarria
Aizeak zeramazkin
Odeien gaiñetik
Txori ill bat zijoan
Udazkenaren gaiñera bere lumak erori
Aur egal gabeko { Balandroa labainka
Leiotik begira { Ta mastaleen itzalpean
{ Arraiak ura urratzeko beldur
Amaren izenaz ahaztu da
Atearen atzetik
Ikurrin baten antzera
Sapaia izarretaz zulatua
Aitona lo
Bizarratik dario
Elur tanta bat