inprimatu
Aita Roman Beratarra il zaigu
Izenburua:
Aita Roman Beratarra il zaigu
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
19-20

Aita Roman Beratarra il zaigu

 

Fernando Artola, Bordari

 

 Zer duk, olermin,

 Orla nabarmentzeko egun?

 

 Zer duk, errazak... zer duk?

 

 —Zer duten galdetzen duk, lagun?

 Ez al duk ikus... eraiņegun

 Lau Ŧpraillekŧ eramaten...

 

 Ez al duk ikus?

 

 —Bai,

 

 Aita Roman Beratarra

 Zeramatenean an niņukan.

 

 Eortzi ixilla, baiki, iņundikan;

 Begi-biotzak negarra;

 Otoia besterik ez auetan.

 

 Bai; an niņukan!

 

 Zazpi praille ta bi apez

 Bakar... bakarrikan.

 

 So! Golgota-mendi antzo

 Bi andere eta iru lagun.

 

 Etzen besterikan!...

 

 Alako gizona!

 Alako Santua!!

 Alako Euskalduna!!!

 

 Etzen besterikan!...

 

 Zeruan, berriz, jai zuten;

 eta ain xuxen

 berrogei anei singeru,

 Misiotan

 Aita Bera'k bataituak

 Zeru sarreran kantari.

 Ta milloi bat pekatari,

 Roman Aita'k gaizkatuak,

 Txalo joka!

 Zerura zetorrenari...

 

 Oi, gizonaren eskar beltz, beltza!

 Oi, munduko gauz ororen utsa!

 

 Lurra... lur; zerua... zeru,

 Gure esker oroiak zor du.

 Bizkitartean...

 Emaiozu betiko atsedena,

 Gure Aita zeruetan zaudena.

 

                                                                         3-12-59

 

 


inprimatu