inprimatu
Inpernua
Izenburua:
Inpernua
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
18

Inpernua

 

Jautarkol

 

 Su ta garrezko itxasua,

 Zuzentasunak piztua...!

 Nere begien aurretik

 etzak egin iges gaurtik.

 Egon adi deadarka

 nere griņa txarren aurka.

 

 Aizen bezin bildurgarri

 gogoratu nai aut sarri.

 Izan adi, bat, inpernua,

 beti netzat akuillua,

 Zerutako bide estutik

 beti ibilli nadin gaurtik.

 

 Zuri eskerrak, Jesus maitea,

 ez nago gaur inpernuan...

 Noletan berriz jarri niteke

 orrelako arriskuan?

 Il naiago det erori baiņo,

 Jesus, berriz pekatuan...

 

 


inprimatu