inprimatu
Gora euskera!
Izenburua:
Gora euskera!
Sinadura:
Norbert Tauer
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tauer, Norbert

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1960 I
Orrialdea:
9

Gora euskera!

 

Tauer'tar Norberta

 

 Gabon eta Urteberriaren kari

 Neregana Praga'ra Euskalerritik

 Eldu dira zorion-agur ugari,

 Baita atzerrian bizi direngandik.

 

 Pozikan irakurtzen det gure euskera

 Euskaldun zintzo guzien biotzetan.

 Jainkoari esker, doala aurrera

 Ospatutzen diren euskal-egunetan.

 

 Ar ditut Onaindia Aitaren aldetik

 OLERTI'ren lenengo lau zenbakiak

 Sentitzen ditut olerki bikaiņetatik

 Euskal-mendi-soroen usain eztiak.

 

 Bear dituzuten indar-kemen guziak

 Olerki zoragarriak ondutzeko

 Eskeiņi itzazute, olerkari maitiak,

 Gure euskera gozoa bizkortzeko.

 

 


inprimatu