inprimatu
Amaen poemak
Izenburua:
Amaen poemak
Sinadura:
Gabriela Mistral
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mistral, Gabriela

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
178-184

Amaen poemak

 

Gabriela Mistral

 

 Mosutu nau. — Mosutu nau, ta arrezkero beste bat naz: beste bat, nire zanetako

 tanpada bikoiztu dauanagaitik eta nire ao-atsean agiri dan arnasagaitik.

 Martzal, zindoa da dagoneko nire sabela, biotza beste...

         Ene eztarri-atsean be ba-daurkit, olako lore usain berezia: dana da

 nunbait, ene erraietan, bedar ganean iruntza lez, oso samur, lo datzanagaitik!

 

 Zelakooa ete? — Zelakoa izango ete da? Luzaro begiz jo ditut nik larrosa baten

 osto-atalak, bai ta atsegin anditan ikutu be: samurtasun orixe nai neuke aren

 matrailletarako. Sasi-biurri baten jolaska be ibilli naiatzu; orrelaxe gura

 neukez, ba, bere uleak, illun tu kiribil. Baiņa, eltzegilleak maite dauen margo

 gorri bikain antzera, txiurtuak ba'lira be, ez daust ajolik; ezta ez dot

 kezkarik aren ule leunak ene bizitzaren bakuntasuna izanik be.

         Ikusterrera dakartaz mendi-lepoetako arro ta bitarteak, laiņoz jazten

 diranean; eta orduan laiņoz dagit ume-mukulu edo antz illun bat, aur samurņo

 batena, aurki: ori be izan daiteke.

         Baiņa, onez ganera, arek begiratuan daukan gozotasunez begiratzea, nik

 opa; bai ta, itz dagianean, aren abotsaren dardara nabaritzea be, mosutu

 ninduna maitatu bait-gura neuke datorrenagan.

 

 Jakituria. — Ogei uda luzez beintzat, orain badakit zetako artu dodan argia;

 zegaitik ebagi al izan dodazan lorak, zelaiak zear. Zegaitik, niņotsan neure

 buruari egunik ederrenetan, eguzki beroaren eta bedar ezearen emoi arrigarri

 au?

         Argiak igaro ninduan alderik alde, mats-mordo urdindua lez, ekarriko

 neban samurtasunerako. Auxe ene barnean, ene zan-muiņetan tanta-tantaka eratu

 ta osotuz doana, auxe zan nire ardoa.

         Onendako eskatu neban otoizlari, au egingo zan ene lupetza Jainko-

 izenez alderik alde igarotzearren. Eta tintin dardarakorrez bertso bat irakurri

 nebanean, arentzat erre nindun ederrak, txingar antzo, nire aragitik artu

 dagian bear dauan sugar itzal-eziņa.

 

 Samurtasuna. — Neugaz daroadan ume lokartua-gaitik, ixil-mixil biur da nire

 ibillia. Eta nire, biotza zerutar da oso, ezkutapenaren ixilla aldean

 daroanetik.

         Samur dozu nire abotsa, maitasun-ixilkaiz moteldua bai'litzan; ta,

 egiaz, bera itxartuko ote dodan, bildur naz.

         Begi biakaz leiatsu billatzen dot orain arpegietan errai-oiņazea,

 enparauak be ikusi ta ulertu dagien nire matrail belurituaren zegaitia.

         Samur-ikaraz kilimatzen dot pospoliņak euren abiak dagiezan bedar

 artea. Eta ixillik noa zelaietan zear, zur ta oartun: zugatz eta abar, nik

 uste, semeak dabez lotan, ta arein loa zaintzen dagoz buru-makur.

 

 Aiztea. — Ildo bat atxurtzen ikusi dot gaur emakume bat. Aren mokorrak astun

 egozan, nireen antzera, maitasunez; eta beruntz makurtuta lanari ekion.

         Leunki ikutu dot aren gerria: eta neugaz ekar-azo. Neronen ontzitik

 edango dau esne lodia, ta neure soillarupeko itzalez gozartu, maitasunaren

 astunez izor bait-dabil. Eta nire bularra emokor ez baldin ba'da. nire semeak

 arenera, oso jori, urreratuko ditu bere ezpenak.

 

 Eskaria. — Baiņa ez, Jainkoak zelan itxiko ete leuke txirikol ene bularraren

 mote edo begia, Berak anditu ba'eban nire gerria? Nire ugatza aziaz doala

 doart, igon urmael zabal baten ura lez, ixil-ixillik. Eta bere jagitasunak

 geriza jaurtzen dau, itxaropenezkoa noski, nire sabel gain.

         Nor izango litzake aranean ni baiņo txiroago, nire bularra ezotuko ez

 balitz?

         Andrazkoak gau-intza batzeko ipinten dabezan ontzien antzera jarten dot

 nik neure bularra Jainko aintzinean; izen barri bat damotsat, Asetzaillea

 deritxot, eta bizitzako edari bizia eskatzen dautsat. Nire semea egarriz

 billaka elduko da.

 

 Minbera. — Onezkero ez nabil jostari zelaietan, eta bildur naz neskakin,

 txinboan ibilten. Adarra igaliz lez nozu.

         Makalik nago, oso makalik, eta, baratzera jatsi nintzanean, larrosen

 usaiņak lo-kuluxka urruti-azo eustan. Eta aizez datorren abesti lau batek edo

 arratsaldeak an zeru azpian bere azken - intzirian daukan odol - tantak osoan

 kezkatu ta asaldatu naroe, oiņaze-lezan amildurik. Nire jaubearen begirakun

 soillez gaur gabean latza balitz nitako, il neiteke.

 

 Betiko oiņazea. — Laru biur oi naz, ak nire barruan jasaten ba'dau, aren saka

 ixillez minduta nabil, eta ikusten ez dodan aren zirkiņik txikienak nire

 bizitz-aria eten daike.

         Baiņa, ez egizue uste izan: gordetzen dodan bitartean bakarrik ez da

 nire erraietan txortatua izango. Bide zear jarei doianean be, urrin egon arren

 astinduko dauan aizeak urratuko daustaz aragiak eta aren ulua nire eztarritik

 be igaroko. Nire negarra ta irribarrea zure betartean asiko dira, ene seme!

 

 Beragaitik. — Beragaitik, bedar azpian ur-aria lez lo dagoanagaitik, ez

 egidazue kalterik egin, ez nagizue lanez arazotu. Azketsi egidazue edozer: nire

 naigabe ta minkorraldia mai atonduan eta nik zarateari dautsadan gorrotoa.

         Etxeko estualdi, txirolasun eta joranak esango daustazuez, bai, baiņa

 bera oialetan jarri ostean.

         Bekokian, bularrean, ikutzen nozuen edozein lekutan, bera dago, ta

 intziri egingo leuke, zauriari erantzunik.

 

 Atsedena. — Ezin naz, dagoneko, bideetan zear ibilli: neure gerri zabalaren

 gorritunak eta be-gietako bekara sakonak galazoten daustie. Baiņa ekarri ona,

 ezarri egidazuez alboan lorontziak liliz beteta; bai ta kitara be aspertzaka:

 edertasunean murgildu nai nik berarentzako.

         Lo datzanaren gain aapaldi azken bageak diņodaz. Eguzki zurbilla artzen

 dot orduak ordu, larrain-gorapean. Eztia erion nai dot, igali antzo, neure

 erraietaruntz. Bitartean maite dot lerdietako aizea.

         Argi ta aizeak margoztu ta ikuzi begiste odola. Ikuzi ta garbitu daiten

 nik ez dot iņor be gorroto, ez dot iņorgaitik txarto esaten. Maite dot! Ixil

 onetan, atseden onetan, gorputz bat, gorputz miragarri bat eioten diardut, zan,

 arpegi, begirakun eta biotz garbiduna.

 

 Jantzitxo zuriak. — Txapin ņimiņoak euntzen ditut, oial leuna ebagi: neure

 eskuz egin nai dot guztia. Ene erraietatik datorkenean, nire lurrumaren gozoa

 ezagutuko dau.

         Ardiaren zarpa biguiņ: uda onetan ebagi zinduezan beretzako. Zortzi

 illlabetez astindu eban ardiak eta urtarrilleko iretargiak zurizkatu. Ez dauko

 kardu-latz eztenik, ez sasi-arantzarik. Orrelaxe samur-biguiņa dozu, arek lo

 egin dauan nire aragien zarpa edo illeuna.

         Jantzitxo zuriak! Nire begiz begiratzen ditu arek be, eta barre dagi,

 oso samur-biguiņak asmaturik...

 

 Lurraren irudi. — Ez neban aurretik ikusia Lurraren irudi egiazkoa. Lurrak,

 seme bat besoetan daukan emakumea emoten dau (bere izakiak beso zabaletan

 dabezalarik).

         Ba-noa pizkaka gauzaen zentzun amakorra ezagutuaz. Begira dakardan

 mendia be, ama da; eta arratsaldean jostari dabil kandua, aur bai'litzan, aren

 sorbalda ta belaunetan.

         Gogora datorkit orain berton araneko errekarte bat. Beronen oe sakonean

 zear kanta-kantari joian uaitza, alboetako lar-sasiz erdi-ezkutua. Errekartea

 lez nozu ni gaurgero; kantari doart lats txiki au, eta estaltzeko lar-sasi

 neure aragia emon dautsat, argitara igon daiteņo.

 

 Senarrari. — Senar, enagizu estutu. Neure barren-barrenetik igon-azo zenduan,

 uretatik lilia irudi. Itxi egidazu, geldi dagoan ura lez izaten.

         Maite, maite nagizu orain zerbait geiago! Nik, txiki onek! bikoiztuko

 zaitut bideetan barna. Nik, txiro onek! beste begi batzuk, beste ezpan batzuk

 emongo dautzudaz, ta mundua orreikin atsegingarriago izango yatzu; ni ain

 samur! suil antzera erdibitu egingo naz maitez, bizi-ardo au ixuri daiten.

         Azketsi, arren! Narras nabil, baldar zuri edontzia eskintzean be; baiņa

 zuk bete ta arrotu ninduzun taiu onetan, bai ta gauza artean nabillela daukadan

 itxura nabarmentsu au emon be.

         Zakidaz, otoi, iņoiz baiņo bigunago. Ez egizu idarrosi leiaz nire

 odola; ez egizu dardaraztu nire arnasa.

         Orain estalgi bat besterik enaz; nire gorputz guztia estalgi bat

 besterik ez, eta onen azpian ume bat datza lo-zorro!

 

 Ama. — Ama etorri yatan ikustera; emen egon zan jesarririk neure auzoan, eta,

 lenengoz geure bizitzan, une larriaz mintzatu ziran aizta bi izan giņean.

         Nire sabela ikutu eban izu-ikaraz, bai ta nire bularra estalgetu be

 guriro. Eta aren esku-ikutzez osto samur antzo, erriak erdi-edegiten yatazala,

 begitandu yatan, eta nire ugatsera esne-zirra igon.

         Gorrimin, lotsaz betea, neure min eta aragi-bildurra aitatu neutsozan;

 aren bular gaiņera jausi nintzan; eta barrien barri, ara ni zer: neskato kaxkar

 bat, aren besoetan bizi-ikaraz zotinka.

         Esaidazu bakarrik billatuko daustan ugatsa ala eskiņi bear dautsadan,

 ortara eragiņik.

         Emoidazu orain, ama, zeure maitasun-jakituria. Erakustazuz laztan

 barriak, leunak, senarrarenak baiņo leunagoak.

         Zelan garbituko dautsat burutxoa, gaiņeko egunetan? Eta zelan batuko

 dot zapietan, miņik ez emoteko?

         Erakuts egidazu, ama, ni kulunkatu ninduzun seaska-abestia. Orrek lo-

 eraziko dau beste edozein kantak baiņo obeto.

 

 Eguna argitzean. — Gau osoa emon dot minetan, gau osoan dardaraztu da nire

 aragia, bere zitua emoteko. Eriotz-izerdiz daukadaz bekoki-ertzak; baiņa ez da

 eriotza, bizitza baiņo!

         Eta orain Samurtasun Azkenbagea deitzen dautzut Zuri, ene Jaun,

 samurkiro jaregin dagizuntzat.

         Jaio beite onezkero, eta nire samin-ulua bioa gora eguna argitzean,

 txorien abestiaz txirikordaturik!

 

         Lege donea. — Nire soiņean gitxitu egin ei da bizia, nire zanak dolarak

 lez erion: nik, arnasaldi andi baten ondorengo arintasuna nabari dot, bakar-

 bakarrik!

         — Nor naz ni, diņot neure kautan, seme bat neure belaunetan eukiteko?

         Eta neronek damot erantzuna be:

         — Maitatu eban bat; eta ortiko maitasunak, mosua artzean, betierea

 eskatu.

         So begit Lurrak seme au besoetan dodala, eta onetsi nagi, palmondo

 antzera, jori ta ekarkor bait-nago.

 

 


inprimatu