inprimatu
Itxaropen argi-printzak
Izenburua:
Itxaropen argi-printzak
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
148

Itxaropen argi-printzak

 

Otsalar

 

 Inguruan ura dutalarik or-emen

 soilki natxeok nerekautan amilburu baten.

 Bean, labar amiltsuen oinpean,

 olatu zoroak orrua dariola burrukan.

 Itxas-ertz egalean duelarik beren abaro,

 ur ta ortzien jaun eta jabe, naro,

 ozkarbia urratuz, kaioak beren zoruna.

 Eta uraz-andik erri ta gizonak diek azkatasuna.

 

         Geldiro baiņan ausarti, joan eta joan,

 itsas azalean ontzitxo bat dantzan.

 Ura lasaiki ildaskatzen uan ontzi: naramak irekin

 bide urdiņen gaiņetik, lur ontatik urrin,

 nire barne gogaketak azkatasuna ezagutu dedin.

 Egoak ba-nizkik... aruntz joan al baneza...

 Baiņan, oldozmenaren egoetan zergaitik ez ega?

 Eta ames gozo baten murgil librea naizela?

 

         Ai! ez balitz aberriagaitik, ene aberri maitea,

 biotz-biotzean daramatan aberri maitagarria,

 berriz ere ik esnatuko nauk eta ilgo duk ene ametsa.

 Lurrari lotua nauk, aur errukigarri,

 besteren azke izanean dutalarik bekaizkeri.

 Jauna!: indartuko al duzu euskaldun erria,

 jarraitu dezan beti Zure sinismen bidea

 eta ezagutu dezagun noizpait besteak bezin librea.

 

         Ikusmen gogalpentsu ta ameskar,

 zabal aiņa alai arkitzen aut itxasor,

 ire ur-irakin apartsuak dituk goruntz jaso;

 nik, osertz irrutietan ene begiok so.

 Ire beso urdiņekin erri guziak gerrikatzen dituk,

 anaitasunera, ire lokarri urdiņok alkartuko al gaituk,

 zorionez kanta ditzagun: Ģeman da zabaltzazuģ,

 bira erri guziak ik bai dituk laztandu.

 

                             * * *

 

 Itsas bazterra!, zorioneko itsas bazterrori!,

 ire kresal aizeakin azke usaia dakarzkik beti.

 Ik piztutzen diok nire barneko gau illun oni,

 urrutiko itxaropen lausoan, izar-dizdiratsuen argi.

 

 


inprimatu