inprimatu
Otoitza
Izenburua:
Otoitza
Sinadura:
Peli Markiegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Markiegi, Peli

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 III
Orrialdea:
138

Otoitza

 

Markiegi'tar Peli

 

 Jauna, isuri zure begien

 maite dirdai bat;

 argi ixil orren izpitxo bat sar

 nere animan:

 Lur au aizeak arrotu duan

 auts eta zikin da.

 Auzoko oroak... auzoan bitez,

 Biok aspaldi

 egin genizun esi estua

 ez bedi jausi.

 Biok gaitezan emen barruan,

 biok bakarrik:

 neri begira zu, pakez, ta ni

 maite lillurraz zugan etzanik.

 Ixil geldia gure, jarduna:

 zeruruntz kea,

 mendi artetik mur-mur gozoan

 doan erreka,

 edo arrano ego zabalen

 ega bezela.

 Gorputz, lokarriz lotu-lotuta

 naukate etsaiak.

 Biotzak Zu nai, gorputzak lurra

 biok indarka

 gogorra dute. Zein garaille, nork

 dezake asma?

 Jauna, esia zartatuz norbait

 sartu baiņo len,

 lokarria autsi... Baiņa gu biok

 gaiten alkarren.

 

 


inprimatu