inprimatu
Aldendu gera
Izenburua:
Aldendu gera
Sinadura:
Luis Mari Mujika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
104-106

Aldendu gera

Tolosa'ri agur

 

Muxika'tara Luis Mari

                                                                 sakramentinoa

 

 Ixilla urratuz askatu dira

 asmamenaren txindor-ego.

 Eguzkia sarkalde amil-mugan

 dizdizka, margo da oro.

 Alboan matrailla miaztu naiaz

 Pir-pir leunean zugatz-osto.

 Urrun-muiñetan oroi itunaz

 esituak biotz ta gogo.

 

 Tolosa-min, negar samiñez

 pil-pil dago barne-zoko.

 Ene bekaiñean irrits dagite

 zir-zirrioka milla malko.

 Eskui-ezkerrean txirrioz dantzut

 nola ene lagun txoriñok

 leunki dasaidan: «Oraindik itxaro,

 ez diat galdu kabi eztiño».

 

 Tolosa adoretsu, zazpi urteko

 kabi zar-kuttun eneño,

 ia gur' artu-eman lokarriak

 eten dira aspaldirako.

 Ala eta guztiz, elkar ez degu

 ez arantz-min, ez gorroto;

 biok maitatzen, maite-min antzo,

 asiko gera berriro.

 

 An gelan, leio pare-parean

 aurrez-aurre nun Ernio

 emen, berriz, atz-atzez

 Illunbek beste oni itzal dagio.

 An sarritan samin eta nekez

 naro,naro nun negar-jario

 emen, ordea, barneak txorabio,

 poz ta sosegua dario!

 

 Aldi batez, biotz muin-muiñetan

 xri-xri xamur-legunkiro

 barne txoriño eres kantariak

 galdetu zidan eztiro:

 «Aizak, aizak. aixkide bereizi,

 esaidak. arren: nun ago

 alai. atsegin-bitsetan ase,

 an edo emen geiago?

 

 Barnean diat pozezko naspilla,

 zalantzaren menpe natxiok.

 Erantzuna zorrotz dek baiña,

 barneak «emen obe», ziok.

 Biotz-mamia urratzen zaizu bai,

 a!, zuri, ene Tolosa,

 onela erantzuki; baiño,

 nik egia esaten ez lotsa!

 

 Arrati ibar zoragarrian

 ba-det baretasun-gentza;

 an, ordea, gela ondoan mutillen

 makiñak karraxi otsa.

 «Emen atsegin ibaian nago»,

 norbaitek alaiki dasa.

 Begira, orain-be, euzki-izpitan

 ixpillu da urreko atxa.

 

 Tolosa kuttun, xoilki ta sutsu

 negarrari daragiozu;

 biotz-atsekabez dardaizoka

 dantzut zure abots mindu.

 Azken illabete onen zear

 benetan txit urrun nauzu.

 Baiñan, lurrak aldendu ez digu,

 elkartu baizik ni ta zu...

 

 


inprimatu