inprimatu
Ardantegiko alabia
Izenburua:
Ardantegiko alabia
Sinadura:
Errupo Sitz-Zulueta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sitz-Zulueta, Errupo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
99-104

Ardantegiko alabia

 

Sitz-Zulueta'r Errupo

 

               I

 Euzkal txokoak yakuz

 Ardantegiz bete.

 Edaletan, geiago,

 Naiz zar ta naiz gazte.

 

 Ardantegiak, baiña

 Ez dira bardiñak

 Bata bestiagandik

 Aldeak andiak.

 

 Ardaua gitxi dala.

 Orra, ba... lotsia!

 Lotsaz ardaua saldu.

 Or dago untzia!

 

 Sarri, gordin urtenak

 Gonadunak, andik.

 Ez dira gorrituko

 Apurtxuagaitik.

 

 Arrantzale garrangan

 Amuzki antzera,

 Emakume lotsia

 Sarri bertanbera.

 

               II

 Ardantegiko neskatilla bat

 Orraitiño dot ezagun,

 Eliz-ondoko ardantegian

 Bide barritik ez urrun;

 Arri enparantz txukun aurrian

 Arte zugatza dau lagun.

 

 Ustai erdiko atadi zabal,

 Ateta sakon, aterki;

 Aren gaiñetik Udal-etxia,

 Txaigo luzia bekoki:

 Erri-arazo alkartuetan

 Antxe dabe batzar-toki.

 

 Ezker-eskuman ate bi dagoz,

 Eskaratzakua bata;

 Ezker aldetik ardantegia,

 Atadi barru sartuta.

 Egal bikua edale maia,

 Zutik artzeko zurruta.

 

 Edale maian atze-aldean

 Sei mailla ditu arasak;

 Andik kiñuka, edari biziz,

 Agiri dira bonbillak.

 Leio barruan, odol-lokarriz,

 Zibuka lora moltsoak.

 

 Lora guztien lora bai'litzan,

 Abegi onez zolia,

 Edale maian atzetik dago

 Ardantegi-alabia

 Gerri-eskuak ekiñalian,

 Irribarrez arpegia.

 

               III

 Noren antzeko egingo geunke

 Ardantegiko txikia?

 Lonar Vinci'ren «Gioconda» edo

 Murillo'n «Sortzez Garbia»?

 Aren ondotik urrun da beintzat

 Goya'ren neska «Majia».

 

 Ule kizkurren biarrik ez dau,

 Ezta billoxen jantzirik;

 Atzazkaletan, ez ezpanetan,

 Ez dau auts-gorri biarrik.

 Ederretan eder ba'da be,

 Eder, berenaz bakarrik.

 

 Ez da kankallu andikotia,

 Ezta gari baltz igarra,

 Ezta trokola mokor andia,

 Ez dau urtena bularra,

 Akelarre'ko sorgin erre lez

 Ez dau zaldi illun iztarra.

 

               IV

 Arpegi luzangian

 Begiak orlegi.

 Ezpan giar eziak

 Auan ertzedegi,

 Belarri zeien goitik

 Uliak beillegi.

 Edertasun indarrez

 Baranoan argi.

 

 Sama luze gaiñetik

 Burua zutuna,

 Bekoki zabalpian

 Betarte biguna.

 Matrail zulo bietan

 Kukuka zoruna.

 Okotz biribil gora

 Egaz goitasuna.

 

 Edurraren zuriak,

 Illargi betian,

 Larrosak urtu dita

 Aren arpegian.

 Orregaitik ain gozo,

 Agin ze artian,

 Abotsak itz dario

 Uren abestian.

 

 Sur txanbelin zulotik

 Arnasa geldiak

 Gora-beratzen deutsoz

 Bular ezkutuak.

 Egunaldi barietan

 Alan itxasuak

 Darabiltzaz zibuka

 Ur biribilduak.

 

 Aragiz, soin guria,

 Gorputzez, egiña;

 Oin laburrak zirkinka,

 Ibilte ariña.

 Ardantegian ba-dau

 Ganez zeregiña,

 Baiña bera be ba-da

 Geldirik eziña.

 

 Baserriko atsuak

 Askotan esana,

 Kaiku kirtena ezpada

 Billa joiakona,

 Zorioneko senar

 Andratzat daukona.

 Izango dau albotik

 Nok ondo jagona.

 

               V

 Agirikua eder ba'eban,

 Ederragua barrua.

 Ama alargunak ardantegian

 Arduraz azitakua.

 Meza entzunik Jaunartu goizez,

 Andik indartu gogua,

 Andra Mari'ren magal gozuan

 Garbi jagonaz burua.

 

 Bare zikiñak adur dario,

 Lore ta barazki gosez.

 Bits-apar lodiz bidiak loituz,

 Aurrera doia dandarrez.

 Ardantegiko alabia or

 Aurrez artuta edalez,

 Zar ta gaztiak erne minduta

 Aurrian daukoz adurrez.

 

 Usua, uso-eizlari batzuk,

 Nai, euren eskuz, jausita.

 Sur jota gero, bardin oi deutse

 Beste batzuntzat itxita.

 Ba-da besterik eizlarietan,

 Maitasun miñez josita,

 Uso zuria eurentzat naian

 Griñaz begiak bustita.

 

 Itxas ertzeko ondar bigunak

 Ur irakiñen indarra

 Apurtuz gero, atze-atzeka

 Urrunduten dau agarra.

 Ardantegiko alabia be

 Ez da iñoiz izan gangarra.

 Tinko ta bare atzeratzen dau

 Maitez minduen su txarra.

 

 Biotza ba-dau neskatilliak,

 Maite-deiantzat ez da gor.

 Abi barrien amesez dago,

 Lagun zindorik ba'letor.

 Neskatillaren biotz-atean

 Zenbatek dabe jo gogor!

 Kistar zintzuen zindotasuna

 Bakarrik berentzako nor.

 

               VI

 Ardantegirik asko

 Dau Euzkal-erriak;

 Gatx erdi, an ba'legoz

 Irakasle onak.

 Agur, «Ardantegiko

 Alaba» kistarra;

 Jaso buru-goi ganez

 Lotsazko sugarra.

 

 Aldatz beera makurrez

 Euzkotar lotsia!

 Ondatuko ezpada,

 Argitu bidia.

 

 


inprimatu