inprimatu
Baserriko jauparia
Izenburua:
Baserriko jauparia
Sinadura:
Kuiril Uribe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uribe, Kuiril

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
98-99

Baserriko jauparia

 

Uribe'tar Kuiril

 

 Baserriko Jaupari biotz onekua,

 Zure arduran dago gure erri txokua.

 Gure gogo gidari zintzo zu zaitugu.

 Arazo ori betetzen leial diarduzu.

 Baserri onetako arimen artzaiņa,

 Zeure ardiak zaintzen zara zu bikaiņa;

 Kristo'ren bedartzetan damotsezu jana,

 Izan dagien beti goitar osasuna

 Kontuz aldentzen dozuz txerren-bedartzatik,

 Eta galzori diran leza baltzetatik.

 

 Zernaiko oituradun pertsona txatxuak

 Alper utsak dirala uste jaupariak;

 Baiņa euren egiņa zindo betetzeko,

 Eleizan nai kanpo ba.da bearra naiko.

 Sarritan bizi dira eurenez aizturik,

 Mendeko artaldea ondo euki nairik.

 Baltzak oi dira batzuk abere aldrean.

 Orrela bai ta sarri gogo-artaldean.

 Eta gogo muker orreik damotse ardura,

 Loitik orreik babestu, aren irrits-gura.

 Leiatsu dautse deitzen orrei be ingurura,

 Beste gogo zuriak dagozan bilkura.

 Esku mendean daukon gogozko baratza,

 Arek nai eukitea zeru txiki antza

 Kendu lora arteko lizundun arantza,

 Eta atzera ziaro txarkeri-lorratza.

 

 


inprimatu