inprimatu
"Damututakuan..."
Izenburua:
"Damututakuan..."
Sinadura:
Joakin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
83-84

«Damututakuan... »

 

Joakin Aldabe

 

         Seme zarrena, etxeko buru-zimendu izateko aitak begiz jotakua, arrotu

 da, eta sartu zaizkio buruan eta biotzian aundi amets txoruak: Baserria utzi;

 uri aunditako kalera jetxi, eta an negozio on bat jartzia gogoratu zaio.

         Ez ditu entzun nai izan ainbeste ta ainbeste guraso zarren negar eta

 eskari sutsuak. Denak alperrik.

         Ba-dijua igande egun baten aita zarra, goiz aldetik, erriko elizan meza

 entzutera, eta miñaren miñez negar malkuak arpegia bustitzen diotela, biurtzen

 ditu begiak baserri orontz, eta xamurki begiratuz, esaten dizkio itz abek:

 

 Baserri txuri t'eder, gure jaio etxia,

 ekaitz gogorrak jo du zure zimendua.

 Galdu dira ziaro zure onoimenak.

 Aien lekun jeiki ta nagusitu dira

 aundikeri egarri, gezur galgarriak.

 

 Baserri txuri t'eder, oroimen lekua,

 zure barruan daukat gozoki gogua.

 Zure ingurun dauden zelai-sagastiak,

 iturri garbi, bide, mendi ta garuak,

 zaizkit egiten maite t'oso atsegiñak.

 

 Nolaz etsi liteke entzun gaberikan

 txori abesti alaiak eguna argitzian?

 Nolaz iraun urrutin bazter legorrian

 erreka mar-mar goxo dijuan bitartian?

 Ez, Jauna, ez, iñola; ez, arren, sekulan

 

 Baserri onek sukalden daukan aldarian

 Ama Birjiña dago begien aurrian.

 Antxen nai det nik izan naizen bitartian.

 Gorde nazazu, Ama, zure mantu pian,

 sukalde goxo artan, epel-epelian...

 

 Egunez eta gaubez baserri aldian

 irauten dute gauzak izate luzian.

 Zugaitz itzalkor dauka zutik an aurrian.

 Zorion t'osasun utsa bere barrunian.

 Antxen bizi nai nuke goxotasunian.

 

 Zu gandik ariñ-ariñ aundi ametsian

 iges egiñ dizuna itxutasunian,

 asper-asper egiñda txoro iritzian,

 io bedi berriro goruntz indarrian

 biotz damu egizko maitetasunian!

 

         Biotz garbikua zalako noski gazte au, denbora asko baiño lenago, ikusi

 zitun ongi aski zenbat egiazko ontasun utzi zitun baztertuta aitaren etxian,

 eta ara berriz biurtu zan.

         Uraxe izan zan bere gurasoentzat egunik atsegiñenetakua.

 

 


inprimatu