inprimatu
Etxahun Euskaldunaren Arrangura
Izenburua:
Etxahun Euskaldunaren Arrangura
Sinadura:
Albert von Chamisso
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Chamisso, Adelbert von

Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
23

 

Etxahun euskaldunaren arrangura

 

Albert Von Chamisso

 

                   1

     Etxahunen bila bidalitako

 gendarmok. Alferrik bilatzen

 duzue Barkoxen. Ihes abiatua

 da mendira.

 

                   2

     Pirineo mendiek gordetzen

 dute, harreratsu, beren barnean.

 Han, zorigaizto garratzean,

 pizti iheslarien antzera dabila.

 

                   3

     Harriturik begiratzen dute

 xiberotar artzaiek Egiloun

 eta errukiaren hogia ematen

 deraukote kantari odolduari.

 

                   4

     Ene esku odolduetaz

 harritzen zaretea, artzai errukariok?

 Hamar urteren kateak eta

 esklabutza sofritu dut.

 

                   5

     Emazte batekin ezkondu naiz,

 ene gaztetasunaren indarrean.

 Maitasunean engainatu nau eta ez

 deraut pozoina baino eman etxean.

 

                   6

     Bost urte iragan nituen kateaturik;

 abantxu ez nuen ene burua ezagutzen.

 Bekaizkerizko hamar urtek urratu dute

 sakonki ene bularra.

 

                   7

     Higatik, Hegiapal, eraman nian

 ene kateen pisua: Zerk bultzatu

 hinduen ene emaztea erakartzera,

 huk emaztea bahuen?

 

                   8

     Jakin huen nahasteak asmatzen.

 hik erne hituen niganako susmoak.

 Hik pakatua gozatzen hauen bitartean,

 ni gartzelako gauean makaltzen.

 

                   9

     Kateatan etzunik egon nintzen,

 gartzelan, lastoan, zoritxarrean eta

 penan; ene malkoez bigundu nuen

 ene hogi gogor eta lehorra.

 

                   10

     Hi, mutil lotsagabea, ene etxeko

 nagusia izan hitzen: ene ohean

 egin huen lo eta ene

 ardotik edan huen.

 

                   11

     Eta ene askatasunaren eguna heldu

 huanean eta rnendekuaren eguna hurbil

 zirudienean, espantatu

 egin nauk hitaz?

 

                   12

     Bai, ikaratu hadi maradikatua!

 Nik hi hilko hauen

 bala sartzen diat

 fusilean.

 

                   13

     Horrela itxaron hinduan hi,

 Barkoxeko zubian, ene jopuntua.

 Infernuko mamuek izugarriki

 biraoka ziren nirekin.

 

                   14

     Ikusi hinduan; oinez hentorren:

 Nik apuntatu artez eta seguru. Sakatu

 eta Etxegoihen zetzan hiltzurrungaz

 bere odolotan.

 

                   15

     Ene Etxegoihen! Ze arduraz

 saiatzen zen beti ni pozten;

 Hau da, artzaiok, eskuak

 tindatzen derauzkidan odola

 

                   16

     Eta ez dohan du ortzeak

 mendekua oihukatzen;

 hi haiz, Hegiapal, erruduna

 Hago erne! Zaindu hadi!

 

                   17

     Hi harrotu hintzakean, zerua

 probokatuz, oro zein ontsa suertatzen

 zitzaianez; higatik, krimen batek

 zian Barkoxeko hoberenak konprometitzen.

 

                   18

     Akiturik nago kantoriak denporapasa

 alferrerako egiteaz, amorruzko

 malkoak emakume ofentsatu batengatik

 isuritzeaz.

 

                   19

     Beheruntz erakartzen nau bortizki

 leinuaren ibarrak: Ia hi ala ni

 izanen garenez

 ortzeko putreen mantenua!

 

       (Poeta aleman erromantikoaren  "DES BASKEN ETCHEHON'S KLAGE"  poesiaren

                                                                     itzulpena)

 

 


inprimatu