inprimatu
Lausoa
Izenburua:
Lausoa
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
11

 

Lausoa

 

Otsalar

 

 Endaitzaren jabe eztan mariņel baten lez,

 arantzaz jositako txaramel leizak

 zear, bultzaz narama lauso illunez,

 zentzunikan ez duen bizitza korrontak.

 

 Estutxo esituriko bide latza danez,

 oro illunak dira izadi egiak;

 bere bultzakaderi ezin egin iges:

 gu, bere asmu erageon jostallu txiroak.

 

 Bizitza loturik da inguru garratzez.

 Itzali zaizkidala uste ameskorrak.

 Biotzak eztirala zaartzen? ezetz? ez:

 baņa, nere onek, a! nolako zauritzak.

 

 


inprimatu