inprimatu
Atxarte
Izenburua:
Atxarte
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
6

 

Atxarte

 

Otsalar

 

 Ortzeari muin eman naian, tinko,

 aitzuri erraldoiak gaiņetik ditularik,

 arru ta labar (1) amiltsuak txintxilirik;

 Atxarte berezia estuturik dago.

 

 Pago mardul ta aritz agurgarriak,

 errekatxo tartakiņa (2) dijoalako kantari

 zuaitz orriak dira alaiki dantzari.

 Atxarte'k ditu oasis baten iduriak.

 

 Edertasun guziak alkartu diranez,

 txoriak barruti ori dute biltoki lez.

 Baseliza bat da, Kristo'ren atsedenez.

 

 Atxarte: inguru lazgarrian pakearen itzalez,

 ire erreka marmaria itxasoruntz lez

 nire gaztaro mingotza ire altzora miņez.

 

 (1) Labar, acantilado. (2) Tartakin, disloco.

 

 


inprimatu