Aur eder bat
Olabeaga'tar I
I
Aur eder bat sortu zaigu
Belen'en, mendi-arpian.
Goizeko intzan bildurik
dagon arrosaren iduri du,
eguzki erten danian.
II
Aur eder bat ortxe dezu
Andra-Mari, zure aurrian.
Polliki, gozoro ta maitetsu,
oial zurietan bildu,
jarri oe biguņian
III
Aur eder bat ikusten det
lastozko oe arruntian.
Espaņak zimur, begiak tinki,
erdi negar, erdi parrez,
negu gogor gau-erdian
IV
Aur eder bat dezu Jose
lasto latzaren gaņian.
Egiozu, arotza zera ta,
askatxo bat, ezin beste,
lo-egin dezan pakian.
V
Aur eder bat dago etzin
asto-idi bien artian;
otzez ozkirri, dardaraz, izu.
Zuen arnasez bero egin,
amets dagien epelian.
VI
Aur eder bat kanta dute
aingeruk, abots eztian.
Zeru goian samaldan dabiltza,
txori multzo dirudite,
egazka ariņ aidian.
VII
Aur eder bat billa daude
artxaitxoak urdurian.
Ondo dakite Emanuel dala;
aingeruk esan bai die,
lozorrotik esnatzian.
VIII
Aur eder bat agurtu nai,
emen daude estalpian,
iru Errege kemen, adoretsu.
Izar-berri ikusi bai,
zuzendu die bidian.
IX
Aur eder bat, gure Jesus,
zeruko Errege, lurrian.
Dun gizontasunaz jaso gaitu,
gure izate aupatuz,
guri anai egitian.
|