inprimatu
Salle'ko Joan Bautista'ren bizitza
Izenburua:
Salle'ko Joan Bautista'ren bizitza
Sinadura:
Iņaki Olabeaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabeaga, Iņaki

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
4-8

 

Salle'ko Joan Bautista'ren bizitza

 

Olabeaga'tar Y.

 

             1

 Amazaspigarren gizaldian,

 gutxientzat aberatsa,

 mixeri asko ikusi ziran

 aundiena ez-jakintza.

 Eskola urri, maixu gutxitxo,

 mutil ezitze txit gaitza,

 bazter guztietan gaiztakeria

 ta ondo galdua lotsa!

 

             2

 Jainkoa beti kupitsu danez

 eman zion sendakia,

 urte aietan sortu bai zuan

 gaitz oien sendagillia.

 Prantzia'ko Reims uri aundian

 ikusi zuen argia,

 gero betiko izango zana

 irakaslen zaindaria.

 

             3

 Bere gurasok kristau txit onak

 et'aundizki ospetsuak,

 begi aurrian jarri zizkioten

 Kristo'ren lege zintzoak.

 Deunen bizitzak irakurrita

 indartu zitun asmoak,

 jarraitu bear zitula beti

 santu oien ejenpluak.

 

             4

 Gaztetandikan ikasi zuen

 gogotsu Mesa laguntzen,

 jende guztien begi aurrian

 aingerutxo iduritzen.

 Apaiz-gaietan asten da laxter

 Jauna'ren deia betetzen,

 bizitz osoan zintzo-zintzoki

 Jesus maite mirabetzen.

 

             5

 Paris'eko errian apaiz-gai zala

 galtzen ditu gurasoak,

 zarrena zanez artuko ditu

 bere mende anaitxoak.

 Estu-aldi latz gogor aietan

 baditu kexkak gaxoak,

 baņan beņere etzuan galdu

 on egiteko gogoak.

 

             6

 Aurki ikusi zun bear bidea

 animak zeruratzeko,

 mutil-kozkorren gaiztakeriak

 ben-benetan zuzentzeko.

 Kristau-eskolak jartzen asi zan

 dotriņa erakusteko,

 maixu batzuen neke bitartez

 gazteak eskolatzeko.

 

             7

 Aberastasun guztiak utzi

 ta beartsu izan nai zun,

 Jesus'en antza oso-osoa

 ia beregan jartzen dun.

 Garai artako gosete baten

 ondasunak eman zitun,

 naiago zuan jateko billa

 kalez-kale eskian jun.

 

             8

 Eskola berrik ugaritzeko

 bear-bearra laguntza,

 Andra Mari'ri zuzentzen dio

 bero-arretaz otoitza.

 Liesse'ko elizan danen aurrian

 eskeņi zion bizitza,

 Ama on onek esku luzatuz

 indartzen dio biotta.

 

             9

 Eliza'k bazun urte aietan

 kristau-eskolen bearra,

 orregatikan asmatu zuan

 Anaidi bat txit ederra.

 Lege zintzoak jarri zizkion

 artu zedin bear indarra,

 anai guztiak agertu ziran

 egiņaz sendi bakarra.

 

             10

 Egun osoa pasatzen zuan

 mutil beartsu artean,

 lenengo letrak erakutsita

 dotriņa ere batean.

 Doi-doi lan-neke oneri esker

 jarri zitun on bidean,

 arritu ziran eliz-gizonak

 aldaketa ikustean.

 

             11

 Jesus ondoren eraman zuan

 gurutz gogor ta txit latza,

 etsai gaiztoak sortu bai zion

 edonun arantz zorrotza.

 Senide orok aurka jarrita

 uka zioten laguntza,

 bere bidean Jauna'k bakarrik

 egiten bai zion bultza.

 

             12

 Reims'ko erritik kristau-eskolak

 edonun zabaldu nairik,

 Prantzi'ko buru Paris urira

 abiatu zan bakarrik.

 Bide guztiak arkitu zitun

 elur zuriz estalirik,

 mendi tartean ikusi zuan

 bere burua galdurik.

 

             13

 Bide bazterko leize zuluan

 erori zan miņ arturik,

 otzez dardaraz gau luze artan

 an egon zan ia illik.

 Elur zuria odolez gorri

 ikusten du arriturik,

 baņan zeruak ateratzen du

 osasuna biurturik.

 

             14

 Salle'ko Jean'ek zabaldu zitun

 bere eskolak uri artan,

 beste maixuak au ikusirik

 bizi asarretu ziran.

 Arrats batian eskolan sartuz

 bota zituzten pillatan,

 barrungo alki ta mai guztiak

 dana utzirik pusketan.

 

             15

 Deabru txarrak sortu zizkion

 etsai zital ta gogorrak,

 galdu naierik salatu zuten

 asmatuz gezur galantak.

 Gotzaia ere etsai egin zan

 sinisturik aiek danak,

 ainbeste istillu ikusirikan

 itxi zitun bi eskolak.

 

             16

 Ezin bizirik etsai artian

 joan zan Ruan'ko urira,

 eskolen bidez mutil ugari

 ekarri zitun onera.

 Jaun'ak emanda ikusi zuan

 Anaidian zabalera,

 neurri berian an ibilli zan

 alde batetik bestera.

 

             17

 Urte aietan ugari ziran

 jansenisten aldekoak,

 dotriņ zintzoa alderatuta

 Eliza'ren aurkakoak.

 Beren aldera ekarri naian

 irakasle sallekoak,

 diru eskeņiz ibilli arren

 geldi ziran zintzokoak.

 

             18

 Ainbeste neke, barau, ildurak,

 auldu zuten gure Aita,

 il bear zula ikusi bai zun

 Jaun'ak ala argituta.

 Jose Deuna'ri eskatu dio

 indar askorik ez du ta,

 Meza emateko aren

 laguntza beretaz urrikalduta.

 

             19

 Milla zazpian ta emeretzi

 garrengo aste Santuan,

 bere anima zeruratu zan

 gorputz geldirik munduan.

 Egun berean jende ugari

 ekarrirazi zituan,

 an inguruan negarrez danak

 bera ikusi asmuan.

 

             20

 Mundu guztian zabaldurikan

 ditugu gaur Salletarrak,

 iņun baņo obe Euskal-errian

 ikusten dira erritarrak.

 Muga batetik beste puntaņo

 Anai on oiei eskerrak,

 gure mutillak egiten dira

 Kristau ta Euskaldun jatorrak.

 

 


inprimatu