Mendiko bidean
Olabeaga'tar I.
Uda-oporretan gera,
uda goxoan,
urte-aroak ditun goiz
epel giroan.
Eguzkia bildurti dakusgu,
bai-etzezkoan,
urre lañok urratu edo ez
zalantzakoan.
Mendi bidea txit gaitza,
arriz betea;
erreka zearka bertan,
loiez tartea.
Erriak bidetzat eman digu;
alper ustea
Kalatarrentzat txit zorrotz zera
mendi maltea!
Bide latz-neketsu utzi ta
belardi zear,
gora ta goraka noa;
lertegin bear,
Aldapa lerden-pikoa bai da!
Biotza dut gar,
agoa legotzar, txistua loi,
zangoak baldar.
Soiñ-miñ ta nekeat ditut
indar iturri,
gogo-barruaren utsa
dakust biziki;
gorputz lor-astun ariñagotuz
dut laguntza arki.
Nortasuna zait agiri; ni naiz
ondo egarri.
Atsegiñez zapaltzen dut
belar biguiña,
ta izutu larrapota
zelai sorgiña.
Urrutiko arkumeen bee
beti berdiña.
nere belarrietara dator
eres egiña.
Mendi-erpiña dut aurki
ortxe aurrian.
Arri-koxkor bat sartu zait
nere oskian.
Nabaituz noa ondo gogoa
neke menpian...
Bildur ez al da?... auleri ote?...
Biak agian.
Goruntz ekin bearko da,
beti aurrera
Zerk eragin, nork narama
goi-gallurrera?
Barruko iturri joritsu dut
mendiko lera;
begiak argiz, bularrak aisez
ase-nai era.
Bat-batez, arkaitz uts-utsa
arri garbia;
punta zorrotz, zulo estuz
dana josia.
Gain-bera malda, baso; zelaian
borda gorria;
Belardietan arkume, ardi,
moltso zuria.
Putsu dizdiratsu antzo
dager erria;
ibar medarran zearka
zillar aria;
kurutz zuri-beltzez ornitua
obitegia.
Mendi-ixiltasunak eskeintzen dit
bere pakia.