inprimatu
Noiz Artino Jauna?
Izenburua:
Noiz Artino Jauna?
Sinadura:
Etienne Salaberry
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
7-8

 

Noiz artino Jauna?

 

Etienne Salaberry

 

 Noiz artino, Jauna, Eskual-Herria

 egonen da mozturik?

 Noiz artino, Jauna, Eskual-Herria

 egonen da, pochi bat hemen, eta pochi bat han,

 aizkora gaichtoaz iduri arraildurik?

 

 Noiz artino Eskual-Herria,

 Herrien artean, Herri deithoragarria,

 Noiz artino, Eskualdunen herri lakhet, guziz maitea,

 Egonen zaikigu, bi pusketan haren izeitea?

 

 Noiz artino, Eskual mendietan jarriak hain ederki,

 Ikusten ditugun, phentzeak pherde, iatzeak gorri, etcheak churi-churia egonki,

 Uste bailitake, Jaungoikoak gure bandera ezarri duela zerutik dir-dir lurrerat,

 Laster ohart dadin, bihotza berantetsia heldu dena harat,

 

 Noiz artino Jesus Jauna, utziko duzu Eskual-Herria debalde?

 Noiz artino gure ezdeustasunean, giren bezelako, Eskualdun dohakabe?

 

 Ezen itsuskeriaren itsuskeriaz, (min egiten daukigu aithortzeak,)

 Erdaraz hasi dira, arbasoen hitz sainduak fera-futro botaturik, gure mutil eta

 nechkatoak.

 

                                     * * *

 

 Noiz artino bada, Jesus Jauna,

 Noiz artino, Jesus gure salbatzale ona,

 

 Noiz artino, Eskual-Erria egonen da luze-luzea:

 Luze eta geldi erhautsean, gainetik ari zaiola nigar-marrumaz haizea?

 

 Zuhaur Jauna, (utz gitzatzu orhoitaraztea ahapetik...)

 Belzutu-eta herioa, hirugarren goizean jalgi zinen hobi-barnetik....

 

 Lekhutu zinen, hara nola iguzkitarat, badohan, erle urhez beztitua,

 Hara nola, leizeak ezin garhaitu, ithurri, pumpeka, kamporat abiatua.

 

 Iragan zira zerurat: lohizko mundu hau, hain da kiretsa...

 Geroztik, kurutzea baitago, gure artean, egur utsa...

 

 Aldiz, mendeak jin, mendeak joan,

 Eskual-Herria, itzek josia daukate, kurutze idorrean.

 

 Noiz artino, utziko duzun, Jesus Jauna, Eskual-Herria etzanik,

 Ez dezakegu galde-egin, botatu gabe auhenik...!

 

 Noiz bada bazterturen daizkotzu gautiar ilhumbe latzak,

 Jasta ditzan, merezitu Bazko goizeko ezkilak.

 

                                     * * *

 

 Edo, edo Jauna (nork jakin dezake zure zuhurtziaren berri?...)

 Aita botheretsuak, izpiritu sainduak, bere aldean zituztelarik ezarri,

 Egon baitzira zure haurrekilan, heien sakhietarik dariotela zure izerdi eta

 zure odol,

 Orobat, nahi ukhan duzuia, Eskual-Herria bizi dadin, ukhaldikatua eta lerden,

 ahul eta ezazol?...

 

 Jesus zaudena zeruan,

 Bainan ere gurekin lurrean,

 Zu bera zira aingeruez kantatua,

 Eta zu bera, etsai herradunez laidostatua...

 

 Erran ginezake berdin, Eskual-Herri bera dela airos,

 pilotak hastearekin klaskaka plaza gainean,

 Eta Eskual-Herri bera goibel,

 ikusiz trufak hari buruz sortzen, ezpeinetarik burruskan.

 

 Jesus Jauna, zuk bezala behar othe du egon,

 munduaren hel-bururaino Eskual-Herriak,

 Denbora berean adituz haren alde haren kontra,

 elhe on eta tzarrak?

 

 Gu aise elhe on batek, urgulutan sartzen.

 Gu aise elhe tzar batek, bihotzeraino lotsatzen.

 

 Bi muga harri kaskail horien artean.

 Egon behar othe du bethi Eskual-Herriak, bilintzi-balantzan?...

 

 Bere jaidura jeloskorrak zaphatuz,

 Berzeak ikhasiz ez direla jite ederrenetarik buluz.

 

 Amodiozko legearen errepikatzea,

 elgar jasain ez dezaketen gizoneri,

 Lan borthitz higagarria utzi

 othe duzu Jesus Jauna, Eskual-Herriari?

 

 


inprimatu