inprimatu
Ilhargiari
Izenburua:
Ilhargiari
Sinadura:
Johann W. von Goethe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Goethe, J. W. von

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
85

 

Ilhargiari

                                   (Lied bat)

 

Johann W. v. Goethe

 

euskaratzailea:

Aresti S. Gabriel

 

 Oihan-haranak dituk berbeteten

 lanbro-dirdiraz geldiro,

 eta nire arima duk lasatzen

 behin oraino berriro.

 

 Zabaltzen hatzait nire zelaiean,

 soa leguntzen duala,

 lagun-ikuste eztia bezala

 nire asturu gainean.

 

 Gau-hots orok bihotza

 draut hunkitzen

 aldi haundi alaiean,

 poz eta min artean da ganbiatzen

 haren bakuntasunean.

 

 Ibil zaiteztela hibai maiteok!

 Nehoiz eznagoke pozik!

 Irri eta mostu algaratiok

 eta fedea halarik.

 

 Oraindino behin ukaiten dut nik

 hain garestirik zaitana!

 Beraren atsekabearengaitik

 ahantziren eztudana!

 

 Hibai, haranetik marmara hadi,

 laster eta geldi gabe!

 Herrazkiola nire kantuari

 mila lelo ezti eme!

 

 Amorruz negu-gauetan

 izorratzen haizenetan,

 ta udaberri-aberastasunean

 kimu berria sortzen duanean,

 

 dohatsu, nor ere mundu aurrean

 gaitzesteke hersten baita,

 adiskide bat baitu bularrean

 eta Pozaz hari baita,

 

 zein, gizonek eztutena iakiten

 ezetare gogoratzen,

 ugatzaren labirintua barren

 gauez baita ihoaten.

 

 


inprimatu