Belen'en
Jautarkol
Ama Birgiņa Jesus Aurtxoa dula belaunetan,
estalpearen aurrean dago Aurrari festetan.
Belaun-gaņean tente jartzen du, exeita aldietan,
musuka berriz jango duela dirudi bestetan.
Aingerutxoak aiei begira kantari inguruan,
ta Aita Jainkoa guzia ikusten poz-pozez Zeruan.
Mendi-alderuntz aien aurretik artzaiak dijoaz,
ta igarotzean, agur...!, diote, makillak jasoaz.
Belen'go umeak estalpetxora danok nai etorri...
Etxe prankotan jarri dituzte naiko ixtillu gorri.
Amonatxoak eguzkia artzen etxe-atarian
beste konturik ez darabilte oraingo aldian.
ĢIkusi al den goi-estalpeko Aur jaio berria?
Euzkia baņo argigoa den aren arpegia.
Ez diņat uste pobre batzuen semetxoa danik:
erregezkoen aurra denala egingo niken nikģ.
ĢErregiņaren arpegia din Andre Mari'k ere...
Noletan utzi genizkiņan guk ostaturik gabe?'.
Jesus aurtxoa loak artu du Amaren besotan.
Aingerutxoak ixildu dira jarrai dezan lotan.
Zeru-irriparra erdi lertuan dauka ezpaņetan...
Oi, amets-dagi.... Norekin ote-dago ametsetan?
Gurutze antzo zabaldu ditu orain besotxoak...
Gurutzeakin amets al-dagi Jesus'en gogoak?
Kalbario'ko ametsa, noski, gogoan Aurtxoak.