inprimatu
Udazken lorak
Izenburua:
Udazken lorak
Sinadura:
Federiko Krutwig
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Krutwig, Federiko

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
3

 

Udazken lorak

 

Krutwigtar F. K.

 

 Higaturik iautsi udazken-lorak

 bidetako hautsez lohitzen dira

 eta ipharr-haize hotzek urrunera

 daramazkigute zirimolduak.

 

 Hauk bezala Siratsak eramanak

 heltzen zaizkigu minak barrenera

 ta iguriki eztenaren anzora

 hor geratzen zaizku griņa sarrkorrak.

 

 Lorak baratzean bezala daudez

 gizonen bihotzetarat-ezkero

 luzaro ekuratzen baitirade.

 

 Kiratsez lurrintzen gaitute garo

 gu gan erroak harr ditzaten fedez.

 Zoriak bertzela ehin eztiro?

 Gu huna jin zein xedez?

 

 Arkanari galde egin gizonkiro,

 edo itaundu mesedez

 nehoiz ere Den oro

 ezta agiriren Kosmos baita zoro.

 

 


inprimatu