inprimatu
Bi beleak
Izenburua:
Bi beleak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Mirande)
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
7

 

Bi beleak

                               (The two corbies)

 

euskaratzailea:

Mirande'tar Jon

 

         Altz baten puntaren-puntan

 Bi bele zeuden izketan,

 —Gaua bezin beltz bele bi—:

 «Bazkaria gaur nun arki?

 Itxaso gazi aldean

 Ala zugaizti berdean?

 

         Ondartzetik ikusi diat

 Ondatzen ontzi eder bat,

 T'iru oiu entzun ere

 Aruntz joan nauk airez-aire:

 Iru ilotz an etzanik...

 Ondartzean diat jango nik!»

 

         «Ona zerbait goxoago:

 Basoan ilik bai'dago

 Zaldun gazte bat, ezpata

 Zorrotik erdi-irtenda.

 Il dala inork ez zakik

 Zakurrak t'andreak baizik.

 

         Eizara joan dek zakurra,

 Et'andre ezti ederra

 Beste maitale batekin...

 Ator, lagun! Egan ekin!...

 Eskerrak guda onari

 Ba diagu jaki ugari.

 

         Bular-gain i aiz jarriko,

 Begiak nik aterako,

 Bere begi polit urdin...

 Eta bero izan dedin

 Neguan ire kabia,

 Ar bere ile oria!»

 

         Gaixoak oe otza du

 Basoan dalarik Negu!

 Entzun gabe nesken negar

 Lo dago! burkotzat belar.

 Azeriak ta zakurrak

 Sakabanatzen ezurrak...

 

 


inprimatu