inprimatu
Akelarre
Izenburua:
Akelarre
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
7

 

Akelarre

 

Mirande'tar Jon

 

 Kanpoan gaberdi,

 Ostoen firfira

 —espa ba'dirudi...

 

 Izarrak nun dira?

 

 Kanpoan iluna:

 iñun ez argirik

 ikara t'ituna

 zuziena baizik.

 

 Aker il bat datza

 bere odolean.

 

 Lamiñak dabiltza

 leize ospelean.

 

 Yeisten zaieneko

 urrezko alki bat

 su-aurrean dago

 Gotzon Beltzarentzat.

 

 Leizaren erdian,

 lizun, larrugorri,

 ileak aidian,

 neska bat dantzari...

 

 Oi zu neskuts lerden

 oin-beso arinak,

 zugan du atseden

 Satan nausi onak!

 

 Yo zazute txistu,

 kanta, danboliñak

 Biotzez otoiztu

 azti-erregiñak:

 

 «Argi-Ekarlea

 goresten zaitugu;

 geure zaintzalea

 otoi, zatozkigu!»

 

           * * *

 

 Emeki, poliki

 dira sugarrak il

 gau beltzak bai daki

 goiza dala urbil.

 

 Lamiñak urruti,

 dantza bukatuta.

 

 Oilarren abesti

 ezagun... Goiza da.

 

 


inprimatu