Road's End
Itxaro Borda
Pannecau zubipean badabil Errobi,
Ur hatsa laino eta ke arin goizetan:
Izan dadila gure ametsen hil hobi,
Aldiz aldi haserre nahiz otoitzetan.
Karrikan aurkitu zintudan bihotza
Larrurik gabe eta intziri dolorez;
Hurbildu zen basati gero uda hotza
Desirak oro utziz herdoila kolorez!
Kaia ertzean oina pausatu berrian
Bozkarioz apaindu itzalen gainetan
Bukatu zen bidea neure sortenian:
Isurtzen da Errobi, ohe apainetan,
Pannecau zubipean haguna gerrian,
Itsas etengabea helburu, zainetan.