Hartzak ikusi bedatsa
Txomin Peillen
Gazte naiz eta mendiko hartza
karziloan lotan natza.
Lotik hilargi ikustera
kanpora nuzu atera,
negua denez jakitera
zilora sartu atzera
Negu zekena
noiz duk azkena?
Mendietan elur esne
ostorik ez inon ere
Otsaila duk ozkarbi
zeruan aldiz izar bi.
Bakarrik nago
bakarrik hago.
Amarik eza duk gehiago
higaz bortuan ibiliko
artzainek bi hilabete
sumakilaz hil baitute.
Ama sortu zen herrian
gizonak zeuden gerrean;
airetikan ta lurretik
polborak asko hil ditik
hartzak zilotan
bakean lotan.
Bigarrenez iratzarri
haiz, hilargitan jarri
bedats haizea senditzez
ortzia ongi behatzez.
Ostoen hila duk badakik
zorabioraino usain dagik;
airea euriz hezeturik
bahoa egarriturik
"Lurra beltzatzen hasi duk
lurpean zaiņak on dituk
Ordu da jaten has hadin.
Odei artetik zer urdin
gizon gabe,
oi! zer bake!
"Ihitzez ezpainak busti
ahoa bete jan ezti
gose gorritan sagua
iretsi, baita zozoa.
"Udan laister duk entzunen
artzain zakurrek dakarten
artalde, dena zintzarri
marrakaz eta jangarri
Heengandik beti
hoa ihesi!
"Hartz gaztea haizelarik
noiz arte dukek bedatsik
iraunen duk udabete
galdu anaia ikusarte
Harekin hara
Eslobeniara!
|