inprimatu
Baionako Buruxka Bulimia
Izenburua:
Baionako Buruxka Bulimia
Sinadura:
Laurence Talleux
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Talleux, Laurence

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2000
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
97

Baionako Buruxka Bulimia

 

Laurence Talleux

 

 Menturatuko nindaikea idaztea Baionakoei

 Iparraldean bizi naizelarik Belainoan.

 Neguan ez delarik lili Bakar Bat

 Estresa delarik kalakari Behargabe.

 

 Haur nintzelarik oporrak nintuen Biarritzen

 Herri horren argi hain Bizian.

 Oroimenean gelditzen zaizkit Buruxkak

 Eta bere merkatu kalakarien Beroa.

 

 Segur deus guti dakit euskal Bazterretaz.

 Heldu zaizkit handik irudi Bitxiak

 Ene izpirituak sortu Bullartak

 Orhoitzapen ondar doi bat Bastartak:

 

 Artalde handi bat artzainak eremaiten Berekin,

 Makil batek ereman urrats Bizkorrean,

 Pilota jokolari dantzarien Baleta,

 Sukaldeen usain ona eta gasna Bikaina.

 

 Topikoak kultura doi bat Barokoari,

 Irudi horiek ondartzan amestuak Belztean,

 Errealitatetik urrun, dira Botiak

 Alderatuz ene pusketan eraman Bakeari.

 

 Herri hori, hain barna, nihundik ez da Basaoihan,

 Ez du merezi norbaitek Botatzea,

 Edo zikin dezaten basati Barbuzek

 Maite nuke Behin Bainotan han egitea Bide.

 

 Nola idatzi hain den Bazter Bereziari,

 Ezagutzen ez dudan hizkuntza hain Bikainari,

 Ipar hizkuntzak dazkidalarik Bakarrik,

 Ez nezaket bihotzeko B horrekin Baizik.

 

 Gogorat heldu zaizkidan hitz Bakarrak ditut orduan,

 Bazter eder, Bake zorion, Bizi atsegin.

 


inprimatu