Udaberriaren beha
Kattalin Bollain
Hartza badoa ohera
Amets baten bila,
Negua harpean pasatzera
Udaberriaren zain
Azkar pasatu zaio
Udazken ederra
ETA... Hiru hilabete pasako ditu
Hartz gaixoak harpean
"Amets egiten dut
udaberria dela
Bazterrak lorez beteak direla
Atzo eta hereneguneko
Nere alaitasunak
Bihotzak idekitzen dituela"
BAINAN... Iratzarri naizenean
Adio amets zoragarriak
Leihotik begiratu dudalarik
Ohartu naiz nere begiekin
Dena elurrez estalia dela
Orduan amak neri erran
Potta haundiz
Ilabete falta dela
ETA... Berriz sartu naiz ohera
Amets baten bila...