Requiem Uxio Novoneyrarentzat
Luisa Villalta
Pausa zaite
Hitzak betirako bizi diren gailurretan
Argitasun geldoan
Biloak harrotzen ez dituen haizean
Gure tristurari zabalegia zaion argitasunean
Bukaerarik gabeko jakintzan
Pausa zaite
Hasteko zen bertsoan
Esku hutsetan landutako iraultzan
Betirako erein asturuan
Inoiz heltzen ez den geroan
sekula bukatugabeko iraganean
Ai hiraz higatu egunak
Hain laburki hatsartzen dugun hira hura
Askatzeko hira
Liburu bizien hira
Vietnan-cantoren hira
Etengabe berregiteko hira
Ez makurtzeko hira
Izateko ez izateko hira
Noizbait izanaren hira
Lurrez emokatu ahoz lurraren erraiteko hira
Gauza izateko hira
Ez etsitzeko hira
IRAren hira
Joaiteko eta ez desbideratu ez okertu gabe itzultzeko hira
Gutarantza eta gurekin ibiltzeko hira
Ai orain hain ixilik dagoen hiraren egun joanak
bizi izan arren hitzegiten ez duen herioa da
ixiltasuna
Ohore sortuari betirako bizi delako
Bertso bakoitzean agertu egian
Bazter guzietan loratu bertsoan
Betirakotu ametsetan
ohore sortuari espero duelako
Galizaren izena musu bakoitzean
Galizaren keinua izen bakoitzean
Betirako Galiza
ohore sortuari gelditzen baita
Aldaketa guzien kurutzunean
Antsia ororen kurutzunean
Garaipen betirakotuan
Pausa zaite
Bestelakoa ezin ez izanaren eta izan ezaren bakean
Justizia zailaren segurtamen errazean
Tximista betirakotzen duen amodioaren bermean
Jarreraren koherentzia erakusten duen idazkian
Ametsen burua bizi den hariztian
Pausa zaite gugan
Pausa zaite gugan
Pausa zaite gugan