Ohiturak
Berta Piņan
Lo-nekearen ordu hauetan arduragabe oroitzen ditut
ohituia arruntak: noizbait, nonbaiteko beribil batetan
norbaiten abotsak barnetik tematzen da
eta eztiki dirau,
agian ezagutzen ez dudan gela batean lo dagizu orain
eta errabia, jeloskeriak, itxura hain dorpeak zaizkizu.
Bainan ongi dakizu, bertsoak gezurtiak izan daitezkeela, pinuen
arteko arratsaldea, azken musuarekin lerratzen diren
hasperen bortitz zaratatsuak
Zuretzat, ginen guretzat, lerro hauen idazteaz
damutzen naizen arren, hitzok ez dira
jendaurrean errepikatzekoak