inprimatu
1990ko uztailak 10
Izenburua:
1990ko uztailak 10
Sinadura:
Berta Piņan
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Berta Piņan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
24

1990ko uztailak 10

 

Berta Piņan

 

 Ez dut ezer zuri eskaintzeko. Ontasun baliosik

 ez. Mendeen ametsak lotan diren urrezko

 ahuntzik ez, olibaren lore ahul eta sutsurik

 ere ez, armarik eta gudari zaharrik ez, haien loria eta fortuna,

 deus ez dut. Etxe hau baizik, ixiltasunak, dudak,

 egun zoriontsuen sabore hurbila dizut oparitzen.

 Nere geldialdia izan bedi zuretzat beroena, musuen

 igalirik garbiena eta zutan bedi iturri eta ibai bilaka

 nere desiraren promesa berritua. Datozen urteek

 ekar ditzatela arratsalde luzeenak eta sar bedi ekia leiho

 irekitik orain bezala denboraren menetik salbatuz

 guretzat amodioa eta suertea.

 


inprimatu