Mariano
Jakes Ahamendaburu
Dohakaitz hiri buhame
jan zahar
teila hutsean bizi haizen
menturaren buhame
Biderdi beti heldu haiz
dingon dangon, hapa-hapa
atez ate
ausikiz ausiki
harri eta makil
oihutik oihura
eta oihua nunbait
beti oihuago
Hegaz hoala iduri duk
usu bide nabarrez
hire ezin egonean
menturaren buhame
eta trapu busti bati bezala
idortu nahiak harabil
betirako idorki bizitzera
behartua, lagundua
Sortu hintzen buhame
eta negu beltz hartan
arroila barnaren ixilean
hutsaren altzoan
pausatu hintzen buhame
ez zakur, ez asun
buhame baizik
eta herrian nehork ez zuen
ala ez nahi
hauteman hire azken oihua
eta neu, egaxu tristea
negu beltz hartan
itzal itzaletik
beleen ahakaz ase
nigar egin nuen
hiretzat bakarrik
nigar egin, nuen
Mariano
menturaren buhame
haizearen seme
gau erori oroen ume
Mariano.
|