inprimatu
Mastroketean
Izenburua:
Mastroketean
Sinadura:
Mircea Dinescu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Dinescu, Mircea

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
40

Mastroketean

 

Mircea Dinescu

 

 Garagardorik ez da gehiago.

 Auzuneak eskapatzen dira

 tramwayak zaunkaka

 lasto hezean

 ofiziozko heretikoak huntzen dira.

 Andere paper

 zuhaizti egin nezazu!

 

 Garagardorik ez da gelditzen.

 Ikaramen zizkolatsua.

 Burdinari lot zaite,

 eskuzko obrak lan

 ematen dizu.

 Fortuna ixurtzen da berriro

 aski urrunetik amiratzen

 gaituzten zozoen gainera,

 lilitegien kuraia.

 

 Eginarte elkorrean

 poetak idazten du.

 eta Herodesek zinez mozten.

 

 Humilki, garoa irekitzen da,

 iraultzaz eta koleraz ahanzkor.

 don Mozkor bateiatuegiaz

 gargardorik ez da gehiago.

 


inprimatu