inprimatu
Lied
Izenburua:
Lied
Sinadura:
Mircea Dinescu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Dinescu, Mircea

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
40

Lied

 

Mircea Dinescu

 

 larrazkeneko hortzartean agertzen zinen

 zaldien hezurretan pinpirintzen den sukrea nola,

 

 orduan nere esklabo jantziak erretzen nituen

 balantzari bat negizun kurutzearen egurrekin,

 

 zeruari dei egiten nuen: bedi mahastia mahatsetan

 eta dantzatzen genuen, aingeruz eta Isaiez eroturik.

 

 Egun, gaineko mahastia agorra delarikan,

 ohe zur hau baizik ez dut laztantzen.

 

 O! balantza ez nadike ametsetan kurutze kaskoan

 maitasuna ez balitz hemen honen lehortzeko.

 


inprimatu