inprimatu
Goldea
Izenburua:
Goldea
Sinadura:
Mircea Dinescu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Dinescu, Mircea

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
40

Goldea

 

Mircea Dinescu

 

 Batek berogailua kuttunki besarkatzen du

 besteak arros sorta bat sartzen du eletrika zuloan

 entzun burdina nola pausatzen den

 haur iragangarrien hezurretan.

 

 Gure gainean, doidoia murmuratuz, kadera aspertuek

 Shakespeare irakurtzen dute,

 herrixka zibilizatuetako eroak makilarekiñ

 argitaiak daramazki belardietara.

 

 Izar korrikalariek, ogia, eguzkiraino karreatzen dute,

 ordulariaren orratzak huntzen eta erortzen dira.

 Makinen Jainko, lasai!

 Utzi gure zaharrak,

 hilkutxetan bederen,

 goldeekin udalatzen.

 


inprimatu