Modu zaharreko kantua
J. Lafitte
Lore gisakoa ta xarmangarria,
Lombetzeko dorrean dama dotorea
Udako iguzkia lez dizdigarria.
"Aingeru eder non duzu nere bidea?
Zion zaldun batek dama ikusirikan
"Bila zazu" esan zion berehala.
"Edonun bideren bat aurkitzekotan,
Gizon dohatsu fite egin zaitzala".
Guduan emaztea ongi begiratu,
zalduna jauregiantxe zen gelditu.