Ilargiaren arpegian
Henriette Aire
Ohartu nintzanean
Lurraren sabel barnetik zetorren
Urrezko leinuru meheak
Mendia berextera zeramala
Zeru izartsu hartarik
Zai nindagon
Agertzen ari zitzaikun
Lagun ilargiaren arpegian
Noiz murgilduko nuen
Nere soa
Zure soa ere arpegi hartan
Murgildurik aurkituko nuelakoan
Miraila batean bezala
Bainan bertze batek dizu
Lagun ilargia erakutsi
Bertze baten soa da
Miraila hartan murgildu
Zure soarekin
Lagun ilargiaren arpegian
Geroztik
so bat dago zintzilik
so baten zai.