inprimatu
Engel baten aholku
Izenburua:
Engel baten aholku
Sinadura:
Alots Nesprias
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nesprias, Alots

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
50

Engel baten aholku

 

Alots Nesprias

 

 Baietz, muttiko, hala duk!

 Ez hadila kexa, ezin duk fitsik alda.

 Hementxe duk eta kitto...

 Engele zauk mintzo,

 Gordetzerat gostaia gosta entseatzen haizen hura,

 Orai erraiten daukana:

 "- Zer, muttiko, pixkat galdua?

 Baiezean, mafrundi baten beldur?"

 Orduan ongi duk; lehen urratsa egin duk.

 Orai ahantzezak handiarena haizela,

 Dena ikusi eta bizitu duena,

 Eta bere sendimenduen nausi egoiten den uste duena.

 Ahantzezak zozotzat hartua izaiteko beldur hura,

 Eta pasiona hadi, pasiona hadi.

 Ikusiko duk nola irringarria haizen,

 Rambotxo frustratu baten antzekoa,

 Alegiazko alegrantziaz beterik.

 Bainan sobera pitoa ez haizenez gero, espero dut bederen,

 Harrezak aintzina, bai, aintzina!

 Ez hasi bertze baten zilkoari hazka,

 Heurea delako ustearekin.

 Pasiona hadi eta aintzina, mekauen...

 


inprimatu