Udaberriko leloa
Alots Nesprias
Entzun ezazu udaberria
Betidanikako lelo bera
Erraiterat etortzen zautzuna
"Aupa! Nik ekartzen berpiztea
Ta horrekin ere zonbeit gauza
Aldatuko dielako ustea".
Bainan egon trankil ta ez kexa.
Sasoin hau hol-hola izanen da
Aro bat gehio alaitzekoa
Gizon emazte dohatsuentzat
Aro bat gehio pairatzekoa
Ilunean bizi direnentzat.