Xabier Amuritza-ri
ERnest Alkat
Bertsuzalea zauku, hasia galdean
Zerbaiti ohartua, baita azkenean
Pena ere badauka, bihotz barrenean
Xori bat ixildurik, Bizkaia aldean.
Euskal Herrian daude, xoriak nun nahi
Bainan nork kantatzen du, horrek bezain garbi
Gauaren ilunari, emaiten du argi
Handi ginuke poza, berriz has baladi.
Herria maitatuaz, egon zen kaiolan
Han ere egin zuen, abesti eta lan
Bihotz handikoa da, asko nahi eman
Norat airatu zira? zatoz gurekilan.
Kantatu izan duzu, zuhaitz gorenetan
Gernikako arbolak, dauzkan aldaxketan
Azkatasun amentsa, beti hegaletan
Zendako mutu zaude? gu utziz penetan.
Ez zuretzat atxiki, hoinbertze maitasun
Esperantzaren berri, nahi dugu entzun
Bazinduen omore, irri ta osasun
Kanta zaguzu egun, zer gertatzen zaitzun.
Euskadi maiteari, hoinbertze emanak
Zinta ta liburutan, ederki etzanak
Aurreratu ditezen, beti zure lanak
Daukazun bihotzari, xertatu ezpainak.
Ixilik dagoena, zail da ulertzea
Xori handiak kalte, ahul den haizea
Ez daukagu berririk, zer ezinbertzea
Laburra izan bedi, zure ixiltzea.
Ni bezala ainitzak, galde eta galde
Maite dugun xoriaz, trixtatuak gaude
Gure kezka samina, hartu zure alde,
Zer daike xapelketa, Amuritza gabe?