Jainkoak emaiten duelarik
1
Eskaini dautzut ene bihotz mina,
Eman dautazu zure bozkarioa
Eskaini dautzut ene oinazea,
eman dautazu zure bakea ;
Bozkarioetan sar Badila ene bihotza
2
Eskaini dautzut ene eritasuna,
Eman dautazu zure alegrantzia,
Eskaini dautzut ene herstura
Eman dautazu zure sosegua;
Bozkarioetan sar dadila ene bihotza
3
Eskaini dautzut ene urgulua
Eman dautazu zure umiltasuna,
Eskaini dautzut ene bekaiztia
Eman dautazu zure onezia;
Bozkarioetan sar dadila ene bihotza
4
Eta zer gertatu da?
Cana-n bezala,
Sobera arpo izan da;
Mendian bezala
sobera ogi izan da;
Tiberiade-n bezala
Sobera arrain izan da
Eta sareak urratu dira
Jainkoak emaiten duelarik,
Emanen du beti ausarki denetarik.