inprimatu
Badu arnoak puntu bat -irriz eta trufaz...
Izenburua:
Badu arnoak puntu bat -irriz eta trufaz...
Sinadura:
Jon Arzallus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jon

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
22

Badu arnoak puntu bat -irriz eta trufaz...

 

Jon Arzallus

 

 Badu arnoak puntu bat - irriz eta trufaz

 api zait barrean -, badu puntu bat, ardoarena,

 bederen botila barnean dagoen izpiritu geldi horrena,

 ez dena.

 

 Badu arroak gako bat - zelata-zulotik begira daukat,

 pikaro alena -, badu gako bat, ginkailero guztiak

 elkartupik ere,

 trazapik ematen ez diotena.

 

 Arnoa,

 Ai arnoa!

 Beltxaran, hopi edo zuria!

 Hitzak alferrik ez al dira?

 

 Armoak badu, badu arnoak - berpiro dastatzera naroa-

 segeretu bat hor barrean, behean, kolore guztietakoa,

 nigarrak euria baino gehiago

 tiratzen duena.

 

 Arnoa,

 Ai arnoa!

 Gidatzen gaiztoa!

 


inprimatu