inprimatu
...ahal dut nik ere...
Izenburua:
...ahal dut nik ere...
Sinadura:
Jon Arzallus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jon

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
22

...ahal dut nik ere...

 

Jon Arzallus

 

 ... ahal dut nik ere

 berotu zopa,

 josi

 galtza barrena,

 plantxatu

 zuk bezala

 eta erosi

 larunbat goizez

 ogia,

 haragia,

 tomatea,

 eta letxuga;

 baina ezin dut

 utzi pilota,

 hitzen aire eztia

 zintzurrean giltzatu,

 ahantzi

 Hego Amerika

 eta hutsik bizi.

 Zuk bezala,

 udazkeneko arrats

 eder guziz

 zigarroa errez,

 itsasora begira

 leihoan,

 begiak urrun,

 patxadan

 eta lasai.

 hortan niri

 kaskoa berotzen zaut eta...

 


inprimatu