El Kantara
Jean Louis Davant
Iparretik arkaitza,
hegotik ondarra
Goitik sugarra eta
behetik labea
Harrian ateka bat
Aures-en barrena
Bi deserturen atea,
hara El-Kantara.
Ur txiripa bat jauziz
menditik behera
Lurrezko herriska bat
amildegi zolan
Palmadi bat aldean
baratze legorra
Ifernutik lekora
hau parabisua.
Purgatorio luzea
jasan duk artean
Lantegi hotz batean,
Ahmed epiziera.
|