inprimatu
Palestindar minaren kronika
Izenburua:
Palestindar minaren kronika
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
34-35

Palestindar minaren kronika

 

Mamud Darwich

 

 1.

 

 zer dugu oroitzapen beharrik

 Karmela gutan dago

 eta gure betazaletan Galileako belarra dator

 Ez zazu erran: ez ote genuen laster egiten

 ibai baten gisara haren aurkitzeko

 gure herriaren haragian gara

 gutan dago

 

 2.

 

 Ekaina baino lehen ez ginen sortuak

 horregatik gure pasionea

 ez da kateetan purruskatu

 hogei urte egiten du, o ahizpa

 poesiarik ez dugula idazten

 baina borrokatzen dugula

 

 3.

 

 zure begietan itotzen den itzal hori

 deabru jainkotiarra da

 Ekainetik etorria

 frente guzietan martirio baten kolorea dago

 eguzkia inguratzeko

 otoitzaren gostua

 hilarazten eta berpizten du

 hautu gozoa!

 

 4.

 

 gau luzearen bukaerako ttantta baten

 eran ene bihotzera erortzen dira

 zure begiak gordetzen dituen ilunaren lehen oihala

 eta batzen gaituena, orain, hemen bertan

 deskripituraren garaian

 itzul bidea da

 

 5.

 

 gau honetan, zure botza

 puņala da, zauria eta eztia

 bitimen ixilduratik datorren loera

 Non dira nereak?

 exilioaren denda utzi dute, eta itzuli dira

 ebasteari berriz

 eskainiak izateko

 

 6.

 

 amodiozko hitzak ez dira herdoildu

 baina maitea

 preso dago - etxe atariak

 eta bekatuak

 balkoiak eraman dituen galerna

 oparitu zenizkidan o maitea

 zure begiek baizik ez dute

 nere bihotza bete

 eta orain hona nere bihotza

 aberriaz aberasten dela

 

 7.

 

 abesten zenuenean, balkoiak

 hormetarik destekatzen ikusi nituen

 eta plaza mendien maldetaraino hedatzen

 musikarik ez genuen entzuten

 hitzen koierarik ez genuen bereizten

 gela

 heroe tropa batek gaineztatzen zigun

 

 8.

 

 orain badakigu alaudaren oihua

 konkerenteen arpegira ezpata argitsuz zerk aldatzen duen

 orain badakigu hilerrietako ixiltasuna

 bizibaratz apoteosisetan zerk aldatzen duen

 

 9.

 

 nere odolak bere arpegiari

 uda eta pulsazioak hartzen zizkion

 etxean, ahalgeturik sartu naiz

 hilik erori zen... nere zauriaren gainera

 sorkunde gauaren geriza zen

 haidurua

 eta orain festa aurkitzen dut

 oroitzapenen arbolan berean

 

 10.

 

 su eta izarrintz dira bere begiak

 hurbiltzen natzaiolarik kantatzen du

 ixiltasuna eta otoitza bere besoetan

 trenputxartzen dira

 A nahi baduzu deit ezazu martirio

 gazterik, errefuxiatu-zelala utzi zuen

 eta itzuli zen

 jainko baten bisaia zeukan

 itzuli zenean

 

 11.

 

 martirioen larrua xurgatzen duen lur honek

 izar eta ogi uztak hitzemaiten ditu udako

 gorets ezazu

 bere erraietan ura,eta gatza gara.

 eta bere sahetsean

 erresistentzi boltsa

 mingarria

 

 12.

 

 zintzurrean gora datozkit negarrak

 eta nere begiak gorri dira

 nausien atean askatu naiz

 Hil direnek orok

 hilen direnek goizen haserretan

 laztantzen naute

 nitaz gorputz zartagailua

 egin dute

 

 13.

 

 nereen etxea desierto dago

 Ilaraino aldatu dute Jaffa

 bere kopeta baizik ez du atzeman

 nere bila joan denak

 heriotz hori guzia utz iezadazu, o ahizpa

 gatz hori osorik utz iezadazu

 galtzearen zeruan argi dezan

 izar bat trezatuko dut

 

 14.

 

 o nere min urgulutsua

 aberria ez da balisa bat

 eta ez naiz bidaiaria

 zoroa nago

 eta lur hau

 nere pasionea da

 

 15.

 

 kopetan hazten zait damuaren belarra

 oroitzapenei abandonatzen banaiz

 eta heldu ezinezko gauz hori erregretatzen dut

 nostalgiari lotzen baldin banaiz

 esklaboen mitoak neregain hartzen ditut

 baina abotsaz harri bat moldatzea erabaki dut

 eta harriaz melodia bat

 

 16.

 

 nere kopetak itzalik ez dauka

 eta nere itzala ez dakust

 gauez inguratu frenteak argitzen ez dituen

 zauriari tu dagiot

 festarako beirazktitzu malkoak

 poz negarrak baizik ez ditugu ixuriko

 zezenplazako heriotz hori

 ezti eta bizi bedi

 

 17.

 

 minetan handitu naiz

 eta ez diot erran amari

 gauaz nola aldatzen den errefuxiatu zelaia

 iturria, ene izena eta ene zuzen bidea ez ditut galduak

 horregatik bere trapuetan

 mila izar disdiratzen ikusi ditu

 

 18.

 

 nere bandera beltza da

 portua hilkutxa

 eta nere bizkarra zubi bat

 O gutan lehertzen den munduaren larrazkena

 O gutan sortzen den munduaren udaberria

 nere lorea gorria da

 portua irekia

 nere bihotza arbola bat

 

 19.

 

 nere hizkuntza

 galernen ibaietako

 uren murmurioa da

 gerla zelaietako ogiaren eta eguzkiaren

 nahasketa da

 noiztenka menturaz gaizki esprimitu naiz

 baina - modestia faltsorik gabe - geniala nintzen

 hiztegia bihotzaz trukatu nuenean

 

 20.

 

 etsaiak behar genituen

 biritxiak ginela jakiteko

 tenpesta behar genuen

 haritzaren enborrean bizi gindezen

 eta jesus krist jauna handitu ez balitz

 kurutzearen tronuan

 kobarde geratuko zen

 zauria galdu duen haurraren gisara

 

 21.

 

 sekulan erran ez dudan

 zerbait salatuko dizut

 balkoiean itzalak ilargia itotzen du

 ene herria epopeia bat zen

 interprete lana neukan

 hona bihurtu naizela

 musika tresnaren sokaren bat

 

 22.

 

 arkeologoak harriak aztertzen ditu

 begiz biltzen ditu leienda ondarrak

 okerra den pasaiante xoila naizela

 zibilizazioaren liburuan

 hitz bakar batek nere presentzia frogatzen

 ez duela erabakitzearren

 eta nik nere arbolak landatzen ditut

 presarik gabe

 eta nere amodioa kantatzen dut

 

 23.

 

 udako hedoiak galtzeak

 bizkarrean dakarren mirarien sokan

 dilindatu du erregeen arraza

 asesinatua naiz, krimearen gauean berpiztua

 horra nere erroak

 lurrean indartzen doazela

 

 24.

 

 hona etortzen dela hitzak ekintz

 bihurtu behar dudan garaia

 hona etortzen dela

 lurrari, alauderi nere amodioa

 frogatu behar dudan ordua

 aro hauetan, makilak kitarra masakratzen du

 eta ni

 zurpailtzen mirailean

 nere gibelean arbola bat altxatu denetik

 


inprimatu