Lurraren poema V
Mamud Darwich
gau hain laburra
herri abandonatuan
bi begi zerratu
hogeita hamar urteren buruan
itzultzen naiz
eta bost gerla
denborak ogiburu bat
atxiki didala frogatzera
kantariak suari eta arrotzeri
abesten du
gau iluna zen
eta kantariak abesten zuen
galdezkatzen dute:
zergatik kantatzen duzu
ihardesten du
kantatzen dudalako
papoa miatu zioten
bihotza miatu zioten
bere herria baizik ez zuten atzerian
botza miatu zioten
bere tristura baizik ez zuten atzeman
tristura miatu zioten
bere kartzela baizik ez zuten atzeman
kartzela miatu zioten
berak kateaturik baizik ez zuten atzeman
mendien atzean
kantariak bakarrik lo dagi
eta martxoan
hartarik hedatzen dira itzalak