inprimatu
Mediterraneo hegiaren aterbea III
Izenburua:
Mediterraneo hegiaren aterbea III
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
33

Mediterraneo hegiaren aterbea III

 

Mamud Darwich

 

 hurbileko eta urruneko nazioek partekagai hartu naute

 juje bakoitza harakin bat zen

 profezian eta bekatuan gora zihoana

 berezi gara dena zatia bihurtu denean

 zauria gure larros komuna bilakatu delarik

 urrundu gara

 Zoaz heriotz ederrerantz!

 joan natzaio

 bakarrik nintzen

 erran duzue: ehorzketen zain gaude koroin

 handi eta attabalekin

 hitzordua Jerusalemen.

 A balitz Jerusaleme nere hilkutxak baino urrunagoa

 orduan lekukoak akusatuko nituzkeen

 Lasai! heriotz ederrari eman zara

 eta petrolioaren hiriak barkamenduaren

 paradisuan leku bat begiratzen du - erran

 zenidaten

 zoriontsu aferagizonak, muezzinak... eta martirioak!

 


inprimatu