inprimatu
Kantika VII
Izenburua:
Kantika VII
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
32

Kantika VII

 

Mamud Darwich

 

 palmatzeen itzala, azken martirioa, eta gure ontasun maiteetaz

 erreportai bat ematen du egunero irratiak. Udazkenean eta neguan

 maite zaitut

 

 Haifak ez du negarrik ixuri. Eta zu malkotan zaude. Hiriaren

 detaileak ez dituzu ahanzten. Emakume zen eta profeta

 

 itsasoa! Ezetz. Ez da honela sartu itsasoa gure etxeetan. Bost leiho

 estaliak izan dira, baina terrazak oraindik urdinaz eta

 belar lehorrez beteak daude

 

 Ene zaindaria agurtu dut. Gerla merkeaz kontent zegoen. O pistolen

 eta girofleen herria, ama ez zen nerekin. Denboraren eta irratiaren

 haraindian zure bila joan naiz. Zure formak hausten ninduen eta

 barreiaturik uzten

 

 Hitza bekatu zen eta exilioa ixiltasun. Fedainak, zure aranetan

 hiltzea espero zutenak. Zure eskuetan heriotza sarrera txartela

 zen. Negarrak mespreziatzen zenituen.

 

 Noiztenka, oroitzapenek exiliatuen nortasun agiriak dira. Baina

 garaia memoriarekin jokatzen da, errefuxiatuak sortzeko. Iraganak

 emigratzen du, eta memoriarik gabe abandonatzen ditu. Gogoratzen

 ahal zara gutaz? Erraten bazenigu: bai denetaz oroituko gara zure

 kontu? Bagenio: bai! orduan badira munduan, puxanten aintzinean

 belaunikatzen diren jujeak

 

 leiho bakoitzetarik, pasteka larruen gisara, oroitzapenek aurdiki

 ditut, pinudia inguratzen duen ilunabarrean etzan naiz (ihausteriek

 herri urrun batean disdiratzen dute. Neskek mertxika bitxiak biltzen

 dituzte... )

 

 zimiztek bezala, oroitzapenek, haragia zeharkatuz, zuregana, zutara

 bihurtzen naute. Heriotzak, oroimen antza dauka. Biak zuri buruz

 bideztatzen dira, zuri buruz, o herri, munduko puņal ororen erdian

 balantzatzen duena eta zeruaren eremua

 

 palmatzeen itzala, azken martirioa, eta gure ontasun maiteetaz

 erreportai bat ematen du irratiak. Neguan eta udazkenean maite

 zaitut

 


inprimatu