inprimatu
Pasaiantea
Izenburua:
Pasaiantea
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
31

Pasaiantea

 

Mamud Darwich

 

 urrun da nere herria

 utzi dudan lurra

 arrapiztu da nitan

 eta zu, urruna zara

 ikusten zaitut

 nere gorputzean arros zimizta baten gisara

 portu guzientzat kantatu beharra

 eta... maite zaitut

 baina abesti txarrak

 eta musu laburrak

 ez zaizkit gustatzen

 zuri laket zaizkitzu, zuri

 marinel desesperatuei bezala

 

 mahainean ezarri lis loreetan zehar

 zure behatz trebeetan barna

 nere arpegi zaharra balkoi geldurantz

 daraman argizta dakust

 

 maite nauzula

 erran duzu

 gaur gatik

 dantza dezagun beraz

 ura naiz, itzala

 itzalak eta urak ez dute enganioa

 ez eta urradura ezagutzen;

 ez oroitzapena, ez eta ahanztea

 baina zergatik

 zergatik gelditu da tokadiskoa

 nork marratu du diskoa

 zergatik du beti errepikatzen

 urrun da nere herria

 nere herria

 nere herria

 nere herria

 


inprimatu