inprimatu
Lurruna mirailean
Izenburua:
Lurruna mirailean
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
30

Lurruna mirailean

 

Mamud Darwich

 

 orain lur osoa familiar bilakatu zaigu

 eta gure hilak hatzez hatz segi ditzazkegu

 entzun batere gabe

 lehen gauaren ohetik kanpora

 denbora guziak gutiesten ditugu

 

 odola eta eguzkia setiatuak direnean

 haidurua

 hizkuntz laxoa

 bilakatzen da

 amak deitzen nau, errautsean ez dakusat

 ura hedoietan nekatzen da

 

 gero farregarrian

 bi soldado nintzen

 orain

 iraganean bakarti bihurtu naiz

 heriotz orotan datza nere arpegia

 martir baten gainera botatu mantal

 edo hilkutxa estali

 

 eskatzen zaidan eran

 ez naiz soldado bat

 hitzaz beste harmarik ez dut

 eta nere arima desiratzen duena

 epopeiari emana da

 sablea eta eguzkia bezala hedatu dira gerlak

 

 gaurkoan, zure etxeak hamar leiho dauzka

 nik ate bat bilatzen dut

 zure etxeak bortarik ez du

 zure heriotzaren sasoinean biderkatzen diren

 amoinen gisara trebukatzen dira haizeak

 eta nik ate bat bilatzen dut

 

 o zu etorkiko Troiaz geroztik tristuraren manak

 hartzen dituzuna, hiztegian ez dut zure gorputza

 aurkitu, eta Jeremiah berriaren salmoak

 ez dituzu ezagutzen

 

 arrestatu nautelarik

 martirioek

 beren soinetan galdu aberria dexifratzen zuten

 halatan urak eta eguzkiak

 soldado batentzat zuten kantatzen

 

 orain hitz guziak familiar bilakatu zaizkigu

 eta oihukatzen ditugun sloganak

 Gure eguzkia gaua baino azkarragoa da

 eta martirio guziek

 sagarrek nola

 banderek nola, ur

 laster egiten dute

 laster

 laster

 


inprimatu